Lan eremua
1. LANDA AZTERLANAK
Ornitolanek ingurumen-eraginei buruzko azterlanak egin ditu eta, era berean, ingurumen aholkulari aritu da fauna kontuetan makina bat azterlanetan, garatzen diren proiektuetako eragin kaltegarriak ahalik eta gehien murrizte aldera. [irakurri gehiago]
2. FAUNARI BURUZKO AZTERLANAK
Gero eta azterlan gehiago egiten dira faunari buruz; ziurrenera, naturatik gero eta urrutiago dabilen baina aldi berean huraxe zaintzeak duen garrantziaz jabetua dagoen gizartearen heldutasunak eraginda. Ornitolanek, orain arte, faunari buruzko 100etik gora azterlan egin ditu hainbat Autonomia Erkidegotan (Nafarroan, Errioxan, Aragoin…). [irakurri gehiago]
3. INGURUMEN HEZIKETA
Gaur egun, badirudi ezagutza behar-beharrezkoa dela, jendeak natura zaindu eta errespetatuko badu. Hori dela eta, Ornitolanek 20 urtetik gorako esperientzia dauka ingurumen heziketan. Era guztietako pertsona-profilekin lan egiten dugu (eskolaumeak, etxekoandreak, minusbaliatuak, erretiratuak…) eta ikastaro ugari eman ditugu, etorkizuneko hezitzaileak prestatzeko. [irakurri gehiago]
4. TURISMOA NATURAN
Ornitolan, era berean, naturako aisiaz arduratzen da. Gero eta jende gehiagok erabakitzen du opor osasungarri eta merkeak natur ingurunean pasatzea. Ornitolanek erabateko profesionaltasuna eskaintzen du Nafarroak duen natur ondarea erakusterakoan; hartara, turistei ibilbide txikiak eta mikro-destinoak eskaintzen dizkie, hiriko estresetik eta zaratatik ihes egiteko eta, era berean, tokian tokiko jendearen eskutik Nafarroako txoko eder askoak ezagutzeko: Bardeetatik Pirinioetara bitartekoak. [irakurri gehiago]