Ornitolan

11111111111111111111

Ornitolan

22222222222222222

Ornitolan

3333333333333333

Ornitolan

44444444444444444

Ornitolan

55555555555555555

Ornitolan

666666666666666666

Hasiera

Nor gara

 

ORNITOLAN servicios ambientales S.C / ORNITOLAN ingurumen zerbitzuak. E.Z.

ORNITOLAN ingurumen zerbitzuak ingurumenaren azterketan espezializatuta dagoen enpresa bat da. Gaur egun, arlo askotako taldekideez osatutako talde bat dauka, eta adituak dira faunan, informazio geografikorako sistemetan, ingurumen-eragineko azterlanetan, kalte-azterlanetan, jarraimendu-planetan, ingurumen heziketan, turismo ornitologikoan eta ehizan.

ORNITOLAN ingurumen zerbitzuak enpresa gaztea da, bezeroei erantzun egokiak ematen saiatzeko sortutakoa; erantzun egokiak, bai bezeroentzako beraientzako bai ingurumena zaintzeko.  

Ahalik eta arlo gehienak jorratzen saiatzen gara eta, era berean, herritarrengan natura errespetatu eta zaintzeko jarrera sustatzen saiatzen gara, oso beharrezkoa baita gaur egungo gizartean.

ORNITOLAN ingurumen zerbitzuak enpresan ari garenon xedea da egungo gizartea jabetzea oso garrantzitsua dela XXI. mendeko garapenaren bilakaera bateragarria izatea dibertsitate biologikoa zaindu eta sendotzearekin.

Landako jendea gara, 20 urtetik gora baitaramagu natura behatzeari eta interpretatzeari lotuta.  Gizarteak elkarrizketarako izaera irekia du eta naturari buruzko bere ikuspegia dauka; horrenbestez, ORNITOLAN garapen iraunkorraren zerbitzuan dagoen lanabesa da.
 

HELBURU OROKORRAK

  • Maila guztietatik ingurumen zerbitzuak ematea.
     
  • Garapena eta kontserbazioa bateragarria egitea.
     
  • Sektore guztiei laguntzea eta ingurumeneko legeen berri ematea; halaber, haien proiektuak gauzatzerakoan, ingurumenari begira egin litezkeen hobekuntzen berri ematea.
     
  • Ingurumen heziketari buruzko kanpainen bidez, gizarteari informazioa ematea eta herritarrak sentsibilizatzea.