Turismoa naturan
Ornitolan, era berean, naturako aisiaz arduratzen da. Gero eta jende gehiagok erabakitzen du opor osasungarri eta merkeak natur ingurunean pasatzea. Ornitolanek erabateko profesionaltasuna eskaintzen du Nafarroak duen natur ondarea erakusterakoan; hartara, turistei ibilbide txikiak eta mikro-destinoak eskaintzen dizkie, hiriko estresetik eta zaratatik ihes egiteko eta, era berean, tokian tokiko jendearen eskutik Nafarroako txoko eder askoak ezagutzeko: Bardeetatik Pirinioetara bitartekoak.
Nafarroan, makina bat hegazti-espezie ikus daitezke: estepako hegaztiak, hegazti alpetarrak eta beste aunitz, 100 kilometro pasatxotan.
- Hegaztiak behatzeko ibilbideak egitea.
- Ezagutza maila guztiak.
- Birdwatching
- Natura 2000 Sareko lekuak bisitatzea.
- Bisita gidatuak, faunan espezialistak direnen eskutik.